XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
gozoki
gozogile
pastel
opil
erakusleiho
txokolate
ezti
eztitasun
gozozale
mizkin
aukeratu
eztabaidatu
nahiago izan
gogoko izan
arbuiatu
erosi
saldu
zor izan
ordaindu
agindu
zerbitzatu
apaindu
- Adieraz ezazue zer ikusten den irudian: zer lehen planoan, zer bigarrenean.
- Zer ageri da neskatoaren eta mutiko nagusiaren artean?
Zergatik ageri da horrela?
- Gozotegi hori non dago?
Zer dela-eta dakizu hori?
- Zer kolore ditu argazkiak?
Zein da deigarriena?
- Non jarri da argazkilaria, gozotegiaren barruan ala kanpoan?
- Urteko zein sasoitan daude?
- Hor ikusten direnak bezalako gozokiak egiten dira zure herrian?
Zeintzuk ez?
Nolakoak egiten dituzte zu bizi zaren lekuan?
- Zure herrian bada urtean behin bakarrik egiten den gozokirik?
Zein edo zeintzuk?
- Gozozalea zara?
Zein gozoki gustatzen zaizu gehien?
- Zer aukeratuko begira egoten gara erakusleihoetan: gozodendetan eta... non gehiagotan?
- Asma ezazue binaka ume horien arteko elkarrizketa.
Aurrez pentsatu norentzat eta zergatik erosi nahi duten.
Saltzailearekin izango duten elkarrizketa ere idatzi.
- Gero, klasean, zuen testua antzeztuko duzue.
Bukaera era askotara izan daiteke.
- Luze eztabaidatzen dute zer erosiko.
Erostera doazenean konturatzen dira ez dutela nahikoa diru.
- Erosi eta, pixkanaka, jan egin dute dena.
Etxera heldu orduko ez zaie gelditzen pastelik.